Zure ordenagailuan Xakean jolastu eta entrenatzeko modu erraz bat
Programak hasieratik jokatu ahal izateko prestatutako 56 motor ditu, maila (elo) oso ezberdinekin: 0tik-3500ra.
Motor zerrenda hau ez dago itxia eta beste batzuk gehi ditzakezu UCI protokoloa erabiltzen badute.
Partida konfiguratu daiteke, motorraren analisiaren sakontasuna edo hausnarrerako erabiltzen duen denbora mugatuz, edo erabakiak hartzeko modua aldatuz.
Irekiera, edo zein posizioan hasi, edo motorrak irekieren liburu bat erabiliko duen, edo laguntza gehiago ala gutxiago erabiltzea, hori dena aukeratu dezakezu.
Ume txikiek piezak mugitzea baino ezer gutxi gehiago dakiten motor bereziekin hasi ahal izango dute beren ikaskuntza, eta horri esker, hasiera-hasieratik motorren aurka irabazteko aukera izango dute.
Zure xake nibela hobetzen saiatzeko entrenamenduen zerrenda zabala duzu: